Bilboko Görgar heavy metal taldeak beraien proposamena ezagutzera emateko asmoa dute. Horrela, Overlord bigarren singlea aurkeztu dute. Estreinakoaren ildo beretik, doinu klasikoak eta epikoak gustuko dituzte.
Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten martxoa eta apirila bitartean, Pedro J. Mongeren gidaritzapean.
Estudio berean grabatu zuten aurreneko singlea: Nine Lives Stealer.
Görgar banda 2023an sortu zuten, eta 2024an osatu zuten boskotea. Incursed, Deimocracy, Under Silence, Holly Brandy eta Sepulchral taldetan ibilitakoak dira. Hauek dira bost musikariak: Rober (ahotsa), Juan (gitarra), Adrian (gitarra), Iñigo (baxua) eta Andoni (bateria).