2020/08/05

Gojira bandak "Another World" abesti berria plazaratu du

Lapurdiko Gojira metal laukoteak Another World single berria aurkeztu du. Lau urte luze pasa dira Magma estudioko azken diskoa argitaratu zutenetik. Lan berria iritsi aurretik, abesti kontzeptual bat aurreratu dute animaziozko bideoklip batekin. Maxime Iberhgien eta Sylvain Favrek zuzendurikoa da. Kantuaren ekoizpenaz Joe Duplantier abeslari eta gitarra arduratu da, eta Andy Wallace teknikariak nahastu du.

Duplantierrek kantu berriaren inguruko xehetasunak eman ditu: "Gizateria kondenatua dago ala naturaren haserrea gaindituko dugu? Gure etorkizun iluna begiratu 1968ko Planet of the Apes lanaren moldaketa behatuz. Beste mundu bat!".

Hurrengo kontzertuak