2025/10/24

Gojira bandak 'From Mars to Sirius' diskoaren 20. urteurrena nabarmendu du

Baionako Gojira taldeak 2005eko irailaren 27an argitaratu zuen From Mars to Sirius hirugarren diskoa. Beraz, hogei urte bete ditu, eta laukoteak haien ibilbidean garrantzitsua izan dela nabarmendu du.

Lan horretako hiru abesti elkarrekin jotzen grabatu zituzten Silver Cord Studios-etan, eta jarraian ikus dezakezue bideoa. Hautaturiko kantak dira Ocean planet, From the sky eta Where dragons dwell.

Duela bi hamarkada hasi ziren muga guztiak birrintzeko urratsak egiten, eta lehen jauzia aipaturiko lanarekin izan zela esan genezake. Jarraian ikus dezakezue To Sirius abestiaren bideoklipa.

Dena dela, The Way of All Flesh laugarren diskoarekin lortu zuten munduratzea. Ordutik, beste hiru disko kaleratu dituzte, eta zortzigarrena 2026an argitaratuko dutela jakinarazi zuen Mario Duplantier bateria jotzaileak. 

Hurrengo kontzertuak