2018/12/28

Gojira bandak Mikel Laboaren kantu bat moldatu du

Abenduak 28, Inozente eguneko albistea da. Barka eragozpenak! 

Baionako Gojira taldeak ibilbideko euskarazko lehen kantua grabatu du. Hendaiako Lanetik Egina elkarteak Mikel Laboaren omenezko bilduma prestatzen ari da, 10 urte bete direnean hil zela. Musikari donostiarraren Martxa baten lehen notak abestia da aukeratu eta moldatu dutena. 2019ko udaberrian argitaratzeko asmoa dute.

Lapurtarrek bertsioa azken aste hauetan grabatu dute Hendaian, Iñaki Plaa (Ztah, Cobra) musikari eta teknikariaren estudioan.

Txerokee. Mikel Laboaren kantak (IZ, 1990) eta Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak bildumen antzekoa izango da Ipar Euskal Herriko talde eta musikariek plazaratuko dutena. Gojira taldeak ez ezik, Kalakan, Anne Etchegoyen, Saioa taldea eta Zezenaren taldeak parte hartuko dute, besteak beste.

Hurrengo kontzertuak