2018/04/12

Gojira taldeak bi kontzertu eskainiko ditu Miarritzeko Atabal aretoan

Baionako Gojira metal taldea Miarritzeko Atabal aretora itzuliko da. Ekainaren 26an eta 27an, asteartea eta asteazkena, kontzertu bana eskainiko dute, eta sarrerak dagoeneko salgai daude aretoaren webgunean. Lapurtarrek gustuko dute Atabal eta hainbatetan izan dira bertan jotzen. Pasa den urteko ekainean ere aritu ziren Touche Amore bandarekin batera. Momentuz, bakarrik ariko dira aipaturiko data berrietan. 

Duplantier anaiek gidaturiko taldeak 2016an argitaratu zuen Magma orain arteko azken lana. Ordutik hainbat kontzertu eman dituzte mundu mailan. 

Hurrengo kontzertuak