2023/10/27

Gojira taldeak dio hurrengo diskoa "heavyagoa" izango dela

Lapurdiko Gojira metal banda estudioko zortzigarren diskoa lantzen ari da. Mario Duplantier bateria jotzaileak jakinarazi du Kolonbiako El Expreso del Rock webguneari ingelesez eskainitako elkarrizketa batean.

Duplantierrek aitortu duenez, "gauza berriak denbora luzez" lantzen dituzte: "Ideia asko ditugu. Kantu berrien egiturak ditugu. Baina hain azkarrak gara, denbora hau hartu nahi dugula... oso berezia den zerbait uzteko. Zergatik ez duzu abesti gehiago grabatzen? Hamar abesti eduki ordez, hamabost kanta izango ditugu agian; ez dakit. Baina gogor ari gara horretan. Goiz da askapenaren dataz hitz egiteko, baina ikusten dut bide onetik doala. Oso harro gaude daukagunaz".

Abestien ildoari dagokionez, Duplantierrek ondorengoa gaineratu du: "Desberdina da. Goiz da esateko, baina uste dut heavyagoa izango dela".

Laukoteak 2021eko apirilaren 30ean argitaratu zuen Fortitude diskoa, orain arteko lanik berriena. Aldiz, iazko urrian Our Time Is Now abesti berria estreinatu zuten, NHL 23 bideojokorako grabaturikoa.

Hurrengo kontzertuak