2024/08/29

Gojira taldeak 'Mea Culpa (Ah! Ça ira!)' entzungai jarri du

Baionako Gojira metal bandak zeresana eman zuen uztailaren 26an, Parisko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian jotzerakoan. Une historikoa izan zen, lehen aldiz metal doinuak presente izan zirelako horrelako ekitaldi batean.

Mea Culpa (Ah! Ça ira!) izeneko abestia eskaini zuten, dagoeneko plataforma digitaletan entzun daitekeena.

Frantziako Iraultzako Ça Ira pieza herrikoiaren moldaketa da. Horretarako, Victor Le Masne konposatzaile eta ekoizlearen laguntza izan zuten. Moldaketan Marina Viotti mezzo sopranoak kolaboratu du. Plataforma digitaletan entzungai jarri dute.

Parisko emanaldia esanguratsua izan zen, ahaztezina. Laukote lapurtarra Sena ibaiaren alboan dagoen La Conciergerie edo Palais de la Cite eraikinetik aritu zen. Hiru minutu ingurukoa izan zen, eta Viottik berak parte hartu zuen. Emanaldiaren hasieran, Maria Antonieta erregina ageri da burua moztuta —gillotinara bidali zuten 1793an—. Jarraian, taldeko lau kideek sua piztu zuten distortsioekin. 

Hurrengo kontzertuak