2025/07/14

Governors ere Lakuntzako Hatortxu Rock jaialdian bueltatuko da

Arrasateko Governors hard rock taldeak kontzertu bakarra emango du Lakuntzan izango den azken Hatortxu Rock jaialdian. Uztailaren 26an ariko dira zuzenean, 21:15ean. 

Kristal Kolpatuak izengoitiarekin iragarri zituzten, eta atzo argitu zuen Juan Sangre abeslariak beraiek zirela. Hain zuzen ere, izen bereko abestia sortu zuten 10. Hatortxu Rock jaialdirako.

2009an aurkeztu zuten bideoklip esanguratsu batekin, eta luxuzko kolaborazioekin. Jarraian ikus dezakezue bideoklipa:

Bost urteren ondoren itzuliko dira taula gainera kontzertu bakarra emateko. Dena dela, Sangrek ez du jakinarazi zein beste musikarekin igoko den oholtza gainera. Taldea gelditzea erabaki zutenean, kide hauek zituen alboan: Jorge Moro (baxua), Aitor Losada (gitarra), Ander Zubillaga (gitarra) eta Etxahun Urkizu (bateria).

Governorsek estudioko bost disko eta zuzeneko lan bat argitaratu ditu: Itxaron beharra ez da itxaropena (Oihuka, 2007), Frenetikodrome (Oihuka, 2010), Collage (Mauka, 2011), Morphinapolis (Baga Biga, 2014), Su Garaian (Baga Biga, 2015) eta Z.E.R.O. (Baga Biga, 2017). 

Hurrengo kontzertuak