Euskal Herriko heavy metalak badu bere podcasta. Herriko Burdina webguneak 2023ko urrian sorturikoa da. Ordutik, hilabetero atal berri bat sareratzen ahalegindu gara.
Burdinazko botak jantzita kostatzen da bidean aurrera egitea. Horrela ere, lortu dugu hamabosgarren atalera iristea. Hori bai, ibilbideak eta bildutakoak merezi izan du. Batez ere, askotariko nobedade bilduma osatu dugulako, agurrekin eta ongietorri pozgarriekin: Zuldar, Henkore, Feelingless, Saddict, Kruddö, Killwolf, NoisAlive, Atxurra, The Descent, Kudai, Taken & Latzen.
Gainerako atal guztiak helbide honetan topatuko dituzue.