Azpeitiako V. Hator Hator Horror Fest jaialdia azaroa bukaeran egingo dute. Bosgarren edizioak ohiko kontzertua eta ikus-entzunezkoen emanaldiak uztartuko ditu.
Hain zuzen ere, kontzertua azaroaren 29an izango da, Sanagustin kulturgunean. Hiru metal taldek parte hartuko dute: Iruñeko Diabulus In Musica, Donostiako Ancient Settlers eta Madrilgo Absenci.
Hiruek hainbat ezaugarri konpartitzen dituzte, baina esanguratsuena da emakumezko abeslariak dituztela. Horrez gain, muturreko metala, pasarte sinfonikoak eta modernoak uztartzen dituzte.