Donostiako Heavy Jaia da Euskal Herriko festa zaharrenetako bat. Pasa den otsailean 23. edizioa egin zuten, eta ia ziurrenik azkena izango zela adierazi zuten antolatzaileek. Zorionez, ordea, aurrera jarraituko du.
2026ko otsailaren 21ean izango da 24. edizioa, eta Euskal Herriko hiru taldek parte hartuko dute: Leize, Titan eta Xtasy. Zuzeneko emanaldiekin batera, noski, ez dira playback lehiaketa eta zozketak faltako.

Antolatzaileen asmoa 25. edizioa eta urteurrena ospatzea da. Beraz, datozen bi urtetarako ziurtatu dute Heavy Jaia. Ordutik aurrera, erreleboa hartzeko prest dagoen lan talde baten bila dabiltza. Bete beharreko baldintza bakarra da: festaren izaera mantentzea. Hau da, kontzertuekin batera, playback lehiaketa eta zozketak bermatzea.