2023/07/28

Hellbona jaialdiak euskal taldeen aldeko apustua berretsi du

Urriaren 21ean egingo dute III. Hellbona jaialdia Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). Hirugarrenez, Rainbow tabernak sustaturiko festak euskal metal eta rock taldeen aldeko apustua berretsi du.

Bederatzi taldez osaturiko kartela aurkeztu dute: Broken Legacy, Bullets Of Misery, Elizabeltz, Anker, Cavan, Khymaira, Herzel, Brasatiliora's Putrefucked eta Sodade.

Hori gutxi balitz, bi aste lehenago, jaialdiaren aurkezpen kontzertua egingo dute Villabonako Aljibean. Orduan, bi talde ariko dira zuzenean: Rise To Fall eta Lampr3a.

Hurrengo kontzertuak