2025/07/19

Hellbona jaialdiaren aurkezpen festan hiru taldek parte hartuko dute

Villabonako Hellbona jaialdia bosgarrenez egingo dute urriaren 11n. Dena dela, egun batzuk lehenago, urriaren 3an, festibalaren aurkezpen kontzertua egingo dute Aljibean. Hiru talde hauek ariko dira zuzenean: Ehun Kilo, Meliora eta Basati

Emanaldi bereziak izango dira hiruenak. Tolosaldeko Basati heavy metal taldeak, ondo bidean, bigarren diskoa aurkeztuko du. Asuako Chromaticity Studios-etan borobiltzen ari dira egunotan.

 Elgoibarko Ehun Kilo beteranoek, berriz, boskotea berritu dute zuzenekoak ematen jarraitzeko. Hortaz, haien heavy metal doinu klasikoak eskainiko dituzte.

Azkenik, Zizurkilgo Meliora bandak Utopia bigarren diskoa aurkeztuko du. Musikalki izan duten eboluzio nabarmena erakutsi ahal izango dute.

Euskal Herriko zortzi taldek parte hartuko dute bi agertokitan banatuta. Berdura plazan ariko dira Bourbon Kings, Itinerum, Izan Bai eta Obego. Aldiz, Aljibean beste lau talde hauek joko dute: Knives, Ztah, Mutilated Judge eta Shallow Waters. Askotarikoa eta aberatsa izango da eskaintza.

Hurrengo kontzertuak