2025/10/08

HellMugan: 'Iluntasunean babesten' da diskoaren izenburua eta lehen singlea

Errenteriako HellMugan groove/thrash metal seikoteak Iluntasunean babesten estreinako diskoa kaleratuko du urtea bukatu baino lehen. 

Bederatzi abesti izango ditu lanak —guztiak euskaraz, bat izan ezik—, eta Astigarragako NekroNan estudioan grabatu dute Nando Barradasekin. 

Aurrerapen moduan, lana izendatzen duen kanta aurkeztu dute bideoklip batekin:

Gainerako kanten izenburuak hauek dira: Garrasia, Lotura, Hobe gu gabe, Usteltzen, Jainko berriak, Zazpi buruko piztia, Festa kanposantuan eta Wolves Calling.

HellMugan banda sei musikarik osatzen dute: Joseba (ahotsa), Iban (ahotsa), Iñigo (gitarra), Ayar (gitarra), Asier (baxua) eta Gorka (bateria).

Hurrengo kontzertuak