2023/07/30

HellMugan taldea zuzenean infernura abiatu da

Errenteriako HellMugan groove/thrash metal taldeak Zuzenean infernura estreinako abestia aurkeztu du. Beste hainbat bandetan ibilitako sei musikarien abentura berria da, eta laster lau abestiko EP bat argitaratuko dute.

Nando Barradasen Astigarragako NekroNan estudioetan grabatu dute. Jarraian, aipaturiko kantaren bideoklipa ikus dezakezue:

Neura, Rezikle, Morgue, Hybrid Moon, Burning Preacher eta El Quinto Con Tenedor taldeetako kideek osatzen dute Hellmugan banda: Joseba (ahotsa), Iban (ahotsa), Iñigo (gitarra), Ayar (gitarra), Asier (baxua) eta Gorka (bateria).

Hurrengo kontzertuak