
Errenteriako HellMugan groove/thrash metal bandak Iluntasunean babesten lehen diskoaren azal ederra aurkeztu du. Iñaki Holgado ilustratzaileak egin du, eta jarraian ikus dezakezue.

Lanak bederatzi abesti izango ditu —guztiak euskaraz, bat izan ezik—, eta Astigarragako NekroNan estudioan grabatu dute Nando Barradasekin. Urtea bukatu baino lehen argitaratzeko asmoa dute.
Hilabete hasieran, diskoaren izenburu bera duen kanta aurkeztu zuten bideoklip batekin:
Gainerako kanten izenburuak hauek dira: Garrasia, Lotura, Hobe gu gabe, Usteltzen, Jainko berriak, Zazpi buruko piztia, Festa kanposantuan eta Wolves Calling.
HellMugan banda sei musikarik osatzen dute: Joseba (ahotsa), Iban (ahotsa), Iñigo (gitarra), Ayar (gitarra), Asier (baxua) eta Gorka (bateria).