2023/10/04

HellMugan taldeak 'Bukle' abestia aurkeztu du

Errenteriako HellMugan groove/thrash metal bandak lau abestiz osaturiko lan laburra plazaratuko du laster. Dagoeneko horietako hiru kanta aurreratu dituzte, eta Bukle da berriena.

Nando Barradasen Astigarragako NekroNan estudioetan grabatu dute lana. Gainerako bi abestiak jarraian entzun ditzakezue:

HellMugan - When I Feel Low

HellMugan - Zuzenean infernura

Beste hainbat bandetan ibilitako sei musikarien abentura berria da. Besteak beste, Neura, Rezikle, Morgue, Hybrid Moon, Burning Preacher eta El Quinto Con Tenedor taldeetako kideek osaturikoa da: Joseba (ahotsa), Iban (ahotsa), Iñigo (gitarra), Ayar (gitarra), Asier (baxua) eta Gorka (bateria).

Urriaren 14an Errenteriako Niessen aretoan lehendabiziko kontzertua emango dute. Lujuria eta Ethernal bandekin batera ariko dira.

Hurrengo kontzertuak