
Errenteriako HellMugan groove/thrash metal bandak Iluntasunean babesten estreinako diskoa plazaratu du. Seikotearen Bandcamp atarian eta hainbat plataformetan entzun daiteke, Spotifyn izan ezik.
Argitalpenari ikusgarritasuna emateko, Lotura abestiaren bideoklipa aurkeztu dute.
Lana Astigarragako NekroNan estudioan grabatu dute Nando Barradasekin. Azala, berriz, Iñaki Holgado ilustratzaileak egin du.

01. Garrasia
02. Lotura
03. Hobe gu gabe
04. Usteltzen
05. Jainko berriak
06. Zazpi buruko piztia
07. Iluntasunean babesten
08. Festa kanposantuan
09. Wolves calling
Jarraian, osorik entzun dezakezue diskoa:
Bestalde, lan berria izendatzen duen kantaren bideoklipa topatuko duzue segidan:
HellMugan taldea sei musikari hauek osatzen dute: Joseba (ahotsa), Iban (ahotsa), Iñigo (gitarra), Ayar (gitarra), Asier (baxua) eta Gorka (bateria).