2023/04/03

Hellydays bandak 'Against the Tide' bigarren aurrerapena aurkeztu du

Galdakaoko Hellydays hard rock taldeak Secrets estreinako diskoaren bigarren singlea plazaratu du: Against the Tide.

South Pole Recording Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute lana Dani Vicenterekin. Martxoa hasieran iragarri moduan, laukotea azalberrituta itzuli da. Irudia, soinua, hizkuntza eta proposamena berritu dituzte.

Every Fire singlea da aurreratu zuten lehendabiziko singlea. Jarraian ikus dezakezue Paula Eguskizak eta Andoni Clavok zuzenduriko bideoklipa:

2018an sortu zen Hellydays banda, eta lau musikarik osatzen dute: Unai Lekerika (ahotsa eta gitarra), Xabier Martinez (gitarra), Dunixi Etxebeste (baxua) eta Dani Fernandez (bateria). Maketa bat sareratu ostean, aurten plazaratuko dute iraupen luzeko lehen diskoa.

Hurrengo kontzertuak