2023/03/07

Hellydays taldeak 'Every Fire' abesti berria estreinatu du

Galdakaoko Hellydays hard rock laukotea azalberrituta itzuli da. Irudia, soinua, hizkuntza eta proposamena berritu dituzte. Eraldaketa hori Every Fire abestian islatu nahi izan dute. Secrets lehendabiziko diskoaren aurrerapen singlea da.

Norberak bere barnean dituen barne borrokei aurre egitearei eta oztopoak gainditzeari buruzkoa da. Paula Eguskizak eta Andoni Clavok zuzenduriko bideokliparekin aurkeztu dute:

2018an sortu zen Hellydays banda, eta lau musikarik osatzen dute: Unai Lekerika (ahotsa eta gitarra), Xabier Martinez (gitarra), Dunixi Etxebeste (baxua) eta Dani Fernandez (bateria). Maketa bat sareratu ostean, aurten plazaratuko dute iraupen luzeko lehen diskoa.

Hurrengo kontzertuak