Iruñeko Henkore metalcore taldeak abesti solteen bidez eman nahi du ezagutzera euren burua. Pausoz pauso, hiru pieza aurkeztu dituzte. Agony da hirugarrena. Hitzen bideo batekin estreinatu dute.
Bestalde, gero eta gertuagoa dago boskotearen estreinako kontzertua. Ekainaren 7an izango da Irrintzi Fest jaialdian, Nafarroako Larrion herrian.
Beste bi singleak segidan topatuko dituzue.
Henkore - Restart (hitzen bideoa)
Henkore - The Edge (bideoklipa)
Banda nafarra bost kide hauek osatzen dute: Vanessa Arre (ahotsa), Javier Galar (gitarra), Fermin Quiles (gitarra), Jon Arizaleta (baxua eta garrasiak) eta Iñaki Garro (bateria).