Iruñeko Henkore metalcore taldeak Restart bigarren abestia sareratu du. Estreinakoaren ildotik, bigarrenarekin erritmoa azkartu dute agertokietara igotzeko. Izan ere, ekainaren 7an eskainiko dute beraien lehen kontzertua, Irrintzi Fest jaialdian, Nafarroako Larrion herrian.
Hemen duzue kanta berriaren hitzen bideoa:
Bost musikari hauek osatzen dute banda: Vanessa Arre (ahotsa), Javier Galar (gitarra), Fermin Quiles (gitarra), Jon Arizaleta (baxua eta garrasiak) eta Iñaki Garro (bateria).
The Edge izan zen lehendabiziko singlea. Aitor Zabalzak zuzenduriko bideoklipa jarraian ikus dezakezue: