
Iruñeko Henkore modern metal bandak Fearless single berria aurkeztu du, laukote bihurtu ondorengo lehena. Aitor Zabalzak zuzenduriko bideoklip zaindu eta esanguratsu batekin estreinatu dute.
Kanta solte gisa kaleratu duten zazpigarrena da, eta guztiak plazaratzean, disko batean bilduko dituzte. Pieza berria ere Sergio Rodriguezek grabatu, nahastu eta masterizatu du. Gainerako guztiak bandaren Youtube kanalean ikus eta entzun ditzakezue.
Boskote izatetik laukote izatera pasatu ondoren, hauek dira musikariak: Vanessa Arre (ahotsa), Javier Galar (gitarra), Jon Arizaleta (baxua eta garrasiak) eta Iñaki Garro (bateria).