2026/01/07

Henkore taldeak 'Poisoned dreams' singlea estreinatu du

Iruñeko Henkore bandak urte berriari ongietorria eman dio Poisoned dreams abestiarekin. Ostiralean, urtarrilaren 8an, zuzenera eramango dute Iruñeko Zentral 2 aretoan.

Sergio Rodriguezek ekoiztu eta grabatu du single berria, eta Henry Menachok zuzendu du bideoklipa. 

Metal modernoa jorratzen du boskoteak, metalcore eta alt metal doinuak uztartuta. Musikari hauek osatzen dute: Vanessa Arre (ahotsa), Javier Galar (gitarra), Fermin Quiles (gitarra), Jon Arizaleta (baxua eta garrasiak) eta Iñaki Garro (bateria).

Aurretik, beste hiru abesti jarri dituzte entzungai:

Henkore - Agony (letren bideoa)

Henkore - Restart (letren bideoa)

Henkore - The Edge (bideoklipa)

Hurrengo kontzertuak