2025/04/06

Henkore taldeak 'The Edge' abestiarekin plazaratu du bere burua

Iruñeko Henkore banda azaleratu da. The Edge estreinako abestia aurkeztu dute, eta ekainaren 7an eskainiko dute beraien lehen kontzertua, Irrintzi Fest jaialdian, Nafarroako Larrion herrian.

Boskoteak metalcore eta modern metal doinuak nahasten ditu, eta beraien erreferentziak aipatu dituzte: Counterparts, Polaris, Spiritbox eta Bad Omens, besteak beste.

Sergio Rodriguezekin grabatu dute lehen kanta, eta Aitor Zabalzak zuzenduriko bideoklip batekin estreinatu dute.

Abestiaren kontzeptua azaldu dute: "Galduta zaudela islatzen du, mingarriak diren pentsamenduetan eta oroitzapenetan harrapatuta zaudela. Hau da, amildegiaren ertzean. Bakoitzaren barne borroka etengabea irudikatzen du, etsipen eta borroka pertsonal horretatik askatzeko".

Henkore taldea bost musikari hauek osatzen dute: Vanessa Arre (ahotsa), Javier Galar (gitarra), Fermin Quiles (gitarra), Jon Arizaleta (baxua eta garrasiak) eta Iñaki Garro (bateria).

Hurrengo kontzertuak