2020/06/05

Herra bandak "Egun Ilunak" lanaren xehetasunak eman ditu

Gasteizko Herra post metal taldeak irailaren 11n kaleratuko du Egun Ilunak lan laburra. Osasun krisiaren ondorioez, hainbat hilabetez atzeratu behar izan dute argitalpena. Azala eta kantu zerrenda aurkeztu dituzte. Diseinua Miguel Suso Xilon design-ek egin du, eta bandak adierazi du lanaren tematika irudikatzen duela: "inguratzen gaituen iluntasuna, baina ondo begiratuz gero ikus daitekeen argitasuna ere gauzak aldatu nahi izanez gero".

01. Amodioaren Zuloa
02. Ametsen Taupadak
03. Ahazturantz (Iñi Childrain eta Karel abeslarien kolaborazioarekin)
04. Gauaren Itzalak

Silverstar Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu du Iker Bengoak (Childrain). Aurrerapena aurki plazaratuko dute, baina bitartean entzungai duzue 2016an aurkeztu zuten maketa. 

Bost musikarik osatzen dute taldea: Mikel (bateria), David (gitarra), Oiñaz (gitarra), Iñigo (baxua) eta Hodei (ahotsa). 

Hurrengo kontzertuak