2023/10/28

Herra bandak 'Zazpi' diskoaren bigarren singlea estreinatu du

Gasteizko Herra metal taldeak Zazpi diskoa kaleratuko du azaroaren 17an. Lan kontzeptuala da eta zazpi bekatu nagusiak osasun mentalarekin uztartu dituzte. Oraindik zabalik dago argitalpena finantzatzeko abiatu zuten Crowdfunding kanpaina.

Bi abesti aurreratu dituzte, eta Errealitate deformatua da single berriena. "Inbidiaren bekatua dauka hizpide, hobeto esanda, inbidia eta paranoia/eskizofreniaren arteko metafora bat egiten du", azaldu du taldeak.

Jarraian ikus dezakezue kantaren bideoklipa:

Aurretik, Flashback abestiaren bideoklipa aurkeztu zuten:

Diskoa Iker Bengoarekin grabatu dute Gasteizko Silverstar Studios-etan, eta azala jarraian ikus dezakezue:

Azaroaren 25ean zuzenean aurkeztuko dute Gasteizko Helldorado aretoan, Nukore eta NameOff bandekin batera.

Hurrengo kontzertuak