2023/09/29

Herra taldeak 'Flashback' abestia estreinatu du

Gasteizko Herra metal bandak Zazpi iraupen luzeko lehen diskoa argitaratuko du laster. Kontzeptuala izango da eta zazpi bekatu nagusiak osasun mentalarekin uztartuko dituzte.

Aurrerapen gisa, Flashback abestiaren bideoklipa estreinatu dute:

Diskoa Iker Bengoarekin grabatu dute Gasteizko Silverstar Studios-etan. Orain arte plazaratu dituzten lan eta abestiak euren Bandcamp atarian entzun ditzakezue.

Bost musikarik osatzen dute banda: Mikel (bateria), David (gitarra), Oiñaz (gitarra), Iñigo (baxua) eta Hodei (ahotsa).

Hurrengo kontzertuak