2022/11/02

Herriko Burdinak 20 urte bete ditu

Gaurko egunez sortu genuen Herriko Burdina webgunea, duela 20 urte. Euskal Herriko heavy metalgintza babesteko eta sustatzeko hartu genuen erabakiak merezi izan du.

Bi hamarkadaotan, talde asko sortu eta desagertu dira –horiei guztiei dena zor diegu–. Argitalpen kopurua esanguratsua izan da, eta kontzertuen zerrenda oso luzea. Horren lekuko izan gara. Hemendik aurrera, Euskal Herriko heavy metalaren ataria izaten jarraitu nahi dugu.

Eskerrik asko urte hauetan guztietan bidelagun izan zaretenei, eta aurrerantzean ere gurekin bat egingo duzuenei!

20 urteko burdin aroa ospatzeko unea da...

Hurrengo kontzertuak