2022/10/01

Hex bandaren "Behold The Unlight" lana biniloan eskura daiteke

Bizkaiko Hex death/doom metal taldeak biniloan argitaratu du Behold The Unlighted lan laburra. 320 aleko 10 hazbeteko edizio mugatua da, eta hainbat zigiluren elkarlanari esker plazaratu dute: BlackSeed Productions, Vertebrae, Burial Records, Hecatombe Records eta Pathologically Explicit Recordings.

Hiru abestiko lana Ekaitz Garmendiarekin grabatu zuten Black Storm estudioan (Sijjin, Numen, Hilotz, Knives). Dena dela, binilorako masterizazio propio bat egin zuen Temple Of Disharmony estudioko Patrick W. Engel artisauak (Asphyx, Tiamat, Paradise Lost). Azala, berriz, Adolfo WB taldekide eta sortzaileak egin zuen.

Martxoaren 24an kaleratu zuten digitalki eta CD formatuan, eta bizkaitarren Bandcamp atarian entzun daiteke:

Hurrengo kontzertuak