2018/12/18

Hex taldeak "God Has No Name" diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu

Bizkaiko Hex death/doom metal bandak God Has No Name bigarren diskoa argitaratuko du Indiako Transcending Obscurity zigiluaren bidez. Egur.rec Studios-etan grabatu dute Sergio Robles eta Imanol Barrenetxearekin. Nahasketa eta masterizazioaz, berriz, Tristan Iñiguez arduratu da Auryn Studios-etan.

Guztira zazpi abesti izango ditu lanak, eta azalaren diseinua Adolfo Warbanner-ek egin du –taldeko gitarra eta gidaria–.

01. Thy Kingdom Gone
02. Soulsculptor
03. Worshipping Falsehood
04. Daevangelism – The Dark Sunset
05. Apocryphal
06. Where Gods Shall Not Reign
07. All Those Lies That Dwells

Diskoari hasiera ematen dion kantua aurreratu dute.

Hurrengo kontzertuak