2020/06/01

Hilotz taldeak "Aske" lan berria argitaratuko du irailean

Gipuzkoako Hilotz metal bandak Aske bigarren diskoa plazaratuko du irailaren 15ean Maldito Digital zigilupean. Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Sijjin) musikari eta teknikariarekin grabatu dute Karrantzako Black Storm estudioetan. 

Xabier Sagasta arduratu da diseinuaz, eta jarraian duzue ikusgai kantu zerrendarekin batera. 

01. Aske
02. Pertsona, Terrorista
03. Sinisten Dut
04. Auhen
05. Hiltegira Bidean
06. Izua Su
07. Zurrunbiloa
08. Diktadore Zintzoa
09. Ezin Du
10. Betirako Atsedena
11. Agur

Hirukoak lan berriaren kontzeptua azaldu du: "Zer da askatasuna? Nork ematen digu, nork kentzen? Galdera hauekin josi du taldeak hamaika abestiz osaturiko diskoa. Hamaika begirada, zalantza eta desio, kateak hautsi nahi dituzten norbanakoen begietatik kontatuta. Hirukote gipuzkoarrak enpatia ariketa bat egin du, aske izan nahi dutenen larruazalean jartzeko ahalegina".

Hurrengo kontzertuak