2024/03/25

Hollowborn laukoteak 'Anima Requiem' lan laburra estreinatu du

Bilboko Hollowborn blackened deathcore taldeak lehen urratsa egin du. Anima Requiem lan laburra entzungai jarri dute plataforma digitaletan.

Azala Sutxart diseinatzaileak egin du, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Cradle of Innocents
02. Vagrant Souls
03. Anima Requiem

Hiru abestiek konexio berezia dutela dio bandak. Izan ere, istorio bat kontatzen dute hasieratik bukaerara.

Hollowborn taldea 2022ko maiatzean sortu zuten, besteak beste, Downfall of Mankind, The Eleventh Plague, Aeonic eta Knives bandetan ibilitako lau musikarik: Peter (ahotsa), Iker (gitarra), Iñigo (gitarra) eta Oier (bateria).

Hurrengo kontzertuak