2025/10/07

Holy Rippers taldeak 'Soldier of Darkness' diskoa kaleratuko du azaroan

Bizkaiko Holy Rippers heavy rock bandak azaroan argitaratuko du Soldier of Darkness iraupen luzeko diskoa. CD eta binilo formatuetan eskuratu ahal izango da.

Ernestro Maestro teknikariarekin grabatu eta nahastu zuten iazko maiatzetik abuztura bitartean, haren Sopelako estudioan. Aldiz, Colin Davisek masterizatu zuen martxoan, AEBetako Imperial Mastering estudioan.

Azala eta abesti zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Soldier Of Darkness
02. Johnny Pine Tree
03. Ezinean
04. Reborn
05. Destiny
06. Rumspringa
07. Witches on the Satge
08. Where is Jack
09. Don't fuck me Around
10. Black Swan

Holy Rippers lau musikari hauek osatzen dute: Eneko Gerrikabeitia (ahotsa), Gorka Martinez (gitarra), Eduardo Nuñez (baxua eta koroak) eta Gerardo Hernando (bateria eta koroak).

Hurrengo kontzertuak