2022/11/07

Hopelessness bandak entzungai jarri du "Plenum Vacuum" bigarren aurrerapena

Urretxu-Zumarragako Hopelessness melodic death/doom metal taldeak Mukuru lan berriaren bigarren aurrerapena aurkeztu du: Plenum Vacuum. Jarraian entzun dezakezue:

Laster argitaratuko dute Basque Metal Country zigiluaren bidez, eta abenduaren 10ean aurkeztuko dute Hezurre Fest jaialdian.

Guztira, bost abesti ditu EPak. Patxi gitarristaren Txopin Etxean grabatu dituzte, eta Aimar Ibarzabalek (Ilun Produkzioak) nahastu eta masterizatu ditu. Ilustrazioak, berriz, Ramon Sanchezek egin ditu.

Hona hemen, azala eta kantu zerrenda:

01. Errituala
02. Punitio Perpetuum
03. Plenum Vacuum
04. Lur Atsekabetua
05. Bidegurutzean

Lur Atsekabetua lehen aurrerapena ere entzun dezakezue:

Gaur egun, lau musikarik osatzen dute banda: Patxi (gitarra eta ahotsa), Ion (gitarra), Aitor (baxua) eta Txemi (bateria). Aldiz, Mukuru lanean Patxi abeslari ohiak parte hartu du hainbat abestitan.

Hurrengo kontzertuak