2025/12/26

Hortzak bandak urtarrilaren 1ean argitaratuko du lan berria

Euskal Herriko Hortzak sludge metal taldeak ongietorri oldarkorra emango dio 2026. urteari. Ez dut pozik egon nahi bigarren diskoa kaleratuko dute urtarrilaren 1ean. 

Hamabi abestiko lana Bergarako Auryn Studios-etan grabatu dute Tristan Iñiguezekin. Azala, berriz, Paul Urkijo abeslari eta zinemagileak egin du.

01. Horda beltza
02. Furiak
03. Antropofagia
04. Kixmiren etorrera
05. Ez dut pozik egon nahi
06. Sugezakil Jack
07. Txoria suge
08. Legio gara
09. Hezurren bailaran
10. Aingeruak sutan
11. Zaunka
12. Herio

Laukotea berrosatu osteko lehen emaitza izango da. Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute banda: Paul Urkijo (ahotsa), David Zabala (gitarra), Mikel Cuesta (baxua) eta Asier Gabiola (bateria).

Heriotza ala hil estreinakoa 2020an argitaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak