2018/03/22

Horzdun taldearen lehendabiziko hozkada

Hondarribiko Horzdun sludge metal banda itsasotik azaleratu da Eskifaia baten urpeko kondairak estreinako diskoarekin. Aker Odol taldean ibilitako Gari bateria eta Lur baxuaren abentura berria da, Xavier (Osserp) abeslariarekin eta Nestor gitarrarekin batera abiatu dutena.

Zazpi abestiz osaturiko lana otsailean grabatu zuten Korsario estudioetan Loloren gidaritzapean. Aurki kantuetako baten bideoklipa egingo dute. Bitartean, diskoa osorik entzuteko aukera duzue:

Hurrengo kontzertuak