2020/03/06

Hybrid Moon bandak "Evolve" lehen diskoa osatu du

Gipuzkoako Hybrid Moon death metal taldeak prest du Evolve estreinako diskoa. Digitalki argitaratuko dute laster, eta aurrerago formatu fisikoan ere eskuratu ahal izango da.

2012tik kontzertuak ematen aritu dira, eta abeslari aldaketa ugari izan dituzte. Iban abeslariarekin boskotea egonkortu dutela dirudi, eta lehendabiziko grabazioa erakusteko unea iritsi da. Hamaika abesti izango ditu eta taldeak horrela definitu du lana: "Kantuak garai desberdinetakoak direnez, Evolve izenburua aukeratu dugu. Denborarekin estilo pertsonal batera iritsi edo eboluzionatu dugula uste dugu. Askotariko eraginak nahasten ditugu, eta gure musikan ere nabaritzen direla iruditzen zaigu".

01. The Call
02. Discarded
03. Love
04. What Have We Become
05. From the Ashes
06. When Life Means More
07. Choice
08. Violence
09. Die to Begin
10. Name On a Stone
11. Broken Promises

Aurrerapen abestia jarraian entzun dezakezue:

Bost musikarik osatzen dute Hybrid Moon banda: Soraya eta Mante gitarrak, Juanan baxua, Julen bateria eta Iban abeslaria.

Hurrengo kontzertuak