
Errenteriako Hyronika bandak Encanto de serpiente abesti berria plazaratu du. Orain arte plazaratu duten hard rock abesti zuzenena da. Julen Zarranz eta Jon Martinez taldekideak arduratu dira konposizioaz zein ekoizpenaz.
Laukoteak 2023an argitaratu zuen Tiempo al Tiempo bigarren diskoa, eta ordutik, kontzertuak eskaintzen ibili dira. Single honekin ez dute argitu lan berri baten aurrerapena den edo ez.