
Oreretako Iker Manterola (Hybrid Moon) musikariak lan akustiko eta elektriko ugari sareratu ditu azken bi urteotan. Metal doinuei dagokienez, Itzulerarik gabeko bidea hirugarren lan laburra entzungai jarri du.
Aitortu duenez, erro gogorrenetara bueltatu da: "Lana bost abestiz osatua dago eta berriro ere istorio modura kulpa sentsazioak pertsona batengan duen eragina kontatzen du pasarte ilunen bidez".
Gainerako lanak gipuzkoarraren Bandcamp atarian daude.