2018/03/05

Ikus taldea bueltan da hamar urteren ondoren

Donibane Garaziko Ikus bandak itzultzea erabaki du. Duela hamar urte eten zuten ibilbidea, eta berriz ere abian jartzea erabaki dute Periko baxuak eta Peio abeslariak. Boskotea osatu dute Gerome (bateria), Camille (gitarra) eta Eñautekin (gitarra).

"Taldea estilo egurtsuago batekin itzultzen da aldi huntan", adierazi dute. Hori dela eta, egungo rock/metal proposamena aurkezteko Kintesentzia abestia grabatu dute Paxkal Etxeparerekin.

Itzulera kontzertua martxoaren 24an joko dute Mauleko Zinka gaztetxean (Zuberoa). Hurrengoa, berriz, Buru Beltz Fest jaialdian, apirilaren 6an.

1999an sortu zen taldea, eta bi disko ditu argitaratuta. Neure buruan estreinakoa Oihuka diskoetxearekin atera zuten 2003an, eta oihartzun pixka bat izan zuten. Ipar Euskal Herriko Hitza egunkariak Peio Cachenaut abeslaria elkarrizketatu zuen 2017an. 

Hurrengo kontzertuak