2022/11/16

Ilunabar taldeak lehen abestiak plazaratu ditu

Mutrikuko Ilunabar banda da Igor Lezertua (Sententzia ohia) musikariaren abentura berria. Metal eta rock gotiko zein sinfonikoa jorratzen dute. Lezertua da musika tresna guztien arduraduna, eta Laura Peralta abeslaria du bidelagun.

Une honetan, estreinako diskoa grabatzen ari dira Mutrikuko AME estudioetan. Aimar Ibarzabal (Ilun Produkzioak) musikari eta artistak egin du azala.

Aurrerapen moduan, bi kanta entzungai jarri dituzte.

Ilunabar - Basajaun

Ilunabar - From Love To Hate

Hurrengo kontzertuak