2021/09/14

In Loving Memory taldeak "The Withering" diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu

Bilboko In Loving Memory doom/death metal bandak The Withering hirugarren diskoaren xehetasunak plazaratu ditu. Datorren urtean argitaratuko dute Armeniako Funere Records zigiluaren bidez. Bilboko Koba estudioan nahastu eta masterizatu du Xanpek.

Hona hemen Juanma B. taldekideak egindako azala eta abesti zerrenda:

01. Stellar Runaway
02. Lead Clouds
03. The Dance Of Moons
04. Dawn Of Misery
05. Fractured
06. Translucid Remains
07. Sun Of Ebony
08. Nothing But Pain
09. The Reversal
10. Martyrdom of Light

2014an argitaratu zuten Redemption lan laburra, orain arteko azkena. Aurretik, Negation of Life eta Tragedy & Moon diskoak plazaratu zituzten, eta taldearen izen bereko maketa.

Gaur egun, lau musikarik osatzen dute banda: Juanma B. (gitarra eta ahotsa), Jorge A. (gitarra), Alberto D. (teklatuak) eta Txerra G. (baxua).

Hurrengo kontzertuak