2019/01/25

In Thousand Lakes: abeslari eta single berria

Bizkaiko In Thousand Lakes melodeath taldeak albiste bikoitza plazaratu du. Batetik, Into the Mirror single eta bideoklip berria aurkeztuko dute martxoan. Bestetik, Jose abeslariak banda utzi du, eta Oscar del Val (Dormanth) musikariak hartu du bere lekua. Aipaturiko abestia izango da bere estreinaldia.

Beste behin ere, Chromaticity Studios-etan grabatu dute kantu berria Pedro J. Mongerekin. Age of Decay azken diskoa leku berean grabatu zuten soinu eta emaitza txukunarekin.

Lanaren iruzkina topa dezakezue gure Kritikak atalean.

Hurrengo kontzertuak