2017/11/09

In Thousand Lakes: abesti berria eta aldaketak

Bizkaiko In Thousand Lakes melodeath bandak Proteus izeneko abesti berria grabatuko du Chromaticity Studios-etan Pedro J. Monjeren gidaritzapean. Azaroaren 25ean sartuko dira estudiora, eta abenduan argitaratuko dute formatu digitalean Xtreem Music zigiluaren bitartez. Joseph Merrick Elefante Gizonari buruzkoa izango da kantu berria.

Bestalde, taldean bi aldaketa izan dira. Emilio baxuak eta Bittor gitarrak osatu dute boskotea. Beraien aurreneko grabazioa izango da aipaturikoa.

Pasa den otsailean Age Of Decay diskoa argitaratu zuen taldeak.

Hurrengo kontzertuak