2019/02/21

In Thousand Lakes bandak single berria aurkeztu du

Bilboko In Thousand Lakes melodeath taldeak Into The Mirror single eta bideoklip berria aurkeztu du. Bloody Mary-ren kondairan dago oinarritua abestiaren letra. 

Oscar del Val (Dormanth) abeslari berriarekin plazaratzen duten aurrenekoa da. Josek taldea uztea erabaki zuen, eta Del Valek hartu du haren lekua. 

Abesti berria Chromaticity Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute Pedro J. Monge musikari eta ekoizlearen gidaritzapean. 

Hurrengo kontzertuak