2020/11/19

Incursed bandak "Patxi Porroi" abestia estreinatu du

Bizkaiko Incursed folk metal taldeak 2021eko otsailaren 5ean argitaratuko du Baskavígin (Helheim Records) diskoa. Itxaronaldia arintzeko, euskaraz abesturiko Patxi Porroi abestia aurkeztu dute.

Lanaren izenburu bereko kantua izan zen lehen aurrerapena, eta bideoklipa gure webgunean estreinatu genuen:

Euskal baleazaleek Islandian izandako sarraskia du hizpide lan berriak, eta islandierazko izenburuak gertakari horri egiten dio erreferentzia. Chromaticity Studios-etan grabatu dute lan berria, berriz ere, Pedro J. Monge musikari zein teknikariaren gidaritzapean. Aldiz, Warbanner diseinatzaileak egin du azala, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. 1615 [intro]
02. Baskavígin
03. Who Stole My Beer?
04. The Black Hunter
05. Colossal
06. Eusko Troll Label
07. Into the Curse
08. Patxi Porroi
09. Paganauts
10. Souls on Fire
11. Saltus eta Ager
- Pt. I: Saltvs Vasconvm
- Pt. II: Ager Vasconvm

Gaur egun, ondorengo bost musikariek osatzen dute taldea: Amo (bateria), Jonkol (ahotsa eta teklatuak), Lander (gitarra eta ahotsa), Jones (gitarra eta ahotsa) eta Haitz (baxua).

Hurrengo kontzertuak