2020/05/01

Incursed: "Baskavígin" lan berriaren azala eta abesti zerrenda

Bizkaiko Incursed folk metal taldeak irailean argitaratuko du Baskavígin bosgarren diskoa Helheim Records zigiluaren bidez. Euskal baleazaleek Islandian izandako sarraskia izango du hizpide, eta islandierazko izenburuak gertakari horri egiten dio erreferentzia. Warbanner diseinatzaileak egindako azala eta kantu zerrenda aurkeztu dituzte. Laster entzun ahal izango da aurrerapen abestia bideoklip eta guzti. 

01. 1615 [intro]
02. Baskavígin
03. Who Stole My Beer?
04. The Black Hunter
05. Colossal
06. Eusko Troll Label
07. Into the Curse
08. Patxi Porroi
09. Paganauts
10. Souls on Fire
11. Saltus eta Ager
- Pt. I: Saltvs Vasconvm
- Pt. II: Ager Vasconvm

Chromaticity Studios-etan grabatu dute lan berria, berriz ere, Pedro J. Monge musikari zein teknikariaren gidaritzapean. Bestalde, apirilean crowdfunding kanpaina bat abiatu zuten lan berriaren finantziaziorako. Informazio guztia helbide honetan topatuko duzue. 

Hurrengo kontzertuak