Incursed - Elderslied

Folk metal zein viking metal paganoaren fenomenoa eman zenean ehunka banda agertu ziren mundu zabalean. Gurean baziren lehenagotik muturreko metala folkarekin nahastu zutenak. Hala nola, Aiumeen Basoa, Ilbeltz, Adhur eta Numen. Ordutik, antzeko elementuak nahasi dituzten bandak ez dira asko izan. Horietako bat da Bizkaiko Incursed bikingo koadrila. Gazteak izan arren, Elderslied dagoeneko hirugarren diskoa plazaratu zuten iragan abenduan.

Eskandinavia dute oinarri eta Islandia oso presente. Kultura, mitologia eta baita metal doinuak ere. Aurreko lanean definitu zuten beraien viking metal proposamea, eta oraingoan aurrerapauso nabarmena eman dute. Turisas, Wintersun, Equilibrium edo Finntroll banda ezagunen eragina irentsi, eta beraien alegiazko bidaia sortu dute. 

Hasi eta bukatu, epikoa da. Melodia pasarte lasaiek erritmoa azkartzen dute Heart of Yggdrasil kantuarekin. Ahots urratu eta garbien artean kokatzen da, oinarrian duen folk melodia desafiatuz. Ildo berekoak dira Raging WyvernsJötnar eta The Wild Hunt (biolinaren garrantzitsua esanguratsua da). Bihurriagoa da Beer Bloodbath. Folk metal festa. Izen bereko EPa atera zuten diskoaren aurrekari bezala. Ingelesez abestu arren, euskarazko abesti batekin ausartu dira. Suaren lurraldea (The Land Of Fire) bizkaitarren izaera epikoaren beste erakusle bat da. Bigarren ezustekoa One Among a Million hamar minutuko abestia da. Eta azkenik, ezkutuan bada ere, Game Of Thrones telesailaren abestiaren bertsio bikaina aurkituko dugu. Bikingoen benetazko abentura hasi baino ez da egin.

Inaxio Esnaola Aranzadi

Hurrengo kontzertuak