2018/10/09

Incursed taldea Bilbo Hiria Lehiaketaren finalean izango da

Urriaren 19an izango da Bilbo Hiria lehiaketaren Metal saileko finala, eta bertan izango da Bizkaiko Incursed banda. Manipulation poloniarrekin eta Perpetual Night andaluziarrekin batera ariko dira zuzenean. Bilborock aretoan izango da finala 20:00etan, eta sarrera doakoa da.

Guztira 8 taldek parte hartu dute lehiaketaren Metal atalean, eta horietatik hiru Euskal Herrikoak dira. Bizkaitarrekin batera, Mise En Abyme gipuzkoarrek eta Damned Ritual nafarrek parte hartu dute –epaimahaiak Trallery banda baztertu ondoren–.

Hurrengo kontzertuak